Hitzordu honen ostean, pilota eskolako entrenamenduak astearte eta ostegunero 18:30etik 20:30era izango dira trinketean.
Hala ere, arduradunek jakitera eman dutenez, Loidi-Barreneko lanak amaitzean, entrenamenduak frontoi berrian izan daitezen saiatuko dira.
Gonbita
Intza K.E.ko arduradunek Lasarte-Oriako haur, gazte edo hauen gurasoak Michelingo kirol guneko frontoira hurbildu daitezen animatzen dituzte, ostegunetik aurrera, izena eman, edozein galdera egin, maila desberdinetako entrenatzaileak ezagutu edo ikasturtean zehar egingo diren ekintzen berri izateko.