Asoleus taldea irabazle Jesus Perez-El Maño I. Memorialean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 13a

Texas-Lasartearrak Futbol elkarteak antolatutako Jesus Perez-El Maño I. Memoriala ospatu zen larunbatean Kirol guneko zelaian. Texas-Lasartearra, Usurbil eta Asoleus taldeak lehiatu ziren trofeoa eskuratzeko eta azken honek eraman zuen etxera. Herriko taldeak jokatutako bi partidak berdindu zituen, husna Asoleus taldearekin, penaltietan Texas izan zen garaile eta bana Usurbilekin, penaltietan ez zuen zorterik izan Koldo Ageitosen taldeak. Azken partidan jakin zen trofeoaren garailea nor zen. Asoleus taldeak 2 eta 1 garaitu zuen Usurbil eta Memoriala irabazi zuen. Talde lasarteoriatarrak, aldiz, bigarren postua eskuratu zuen.