Musikaz gozatzeko asteburua

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 13a

Rock, blues, metal... estilo desberdinak entzuteko aukera izan da gure herrian Jam sesioa eta Parapetasonik jaialdiari esker.

Ostiralean, Jalgi kafe antzokian Azkaiter Pelox Bandek rock eta blues emanaldi bizia eta alai eskaini zuen. Taldearen abestiez gain, bertsio ezagunak ere eskaini zituzten ikusleen gozamenerako.
Hauetako batzuk, gainera, oholtzara igo ziren hainbat abestietan ahots lanak egitera.

Parapetasonik

Bestalde, gazte ugari bildu zen larunbata arratsalde eta gauean, Parapetasonik jaialdian.
Parapetoko gaina kontzertu gune bihurtu zen. Gazteek giro onean anfiteatroan eta zelaian estilo desberdinez, rock, metal edo hard-core estiloetaz gozatu zuten zortzi talderen eskutik
Taldeen abestiek, zein bertsioek Parapetoko gunea musikaz bete zuten gaueko ordu txikiak arte.