Ama Guadalupe jaietan giro ona

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 13a

Herritar ugari bildu da asteburu honetan, Uzturre plazan, Ama Guadalupe Extremadura erkideko zaindariaren eguna ospatzeko burutu diren ekitaldietan.

Ostirala gauean, ikurrina jarri zuten elkartearen kanpoaldean eta Extremadurako gorazarrea entzun ahal izan zen.
Hainbat herritar bildu ziren eta. Lasarte-Oriako udal ordezkariez gain, aurten Fernando Solis Cacereseko Gobernuko ordezkariordearen presentzia ere izan zuen ekintza honek.
Herri afariaren ostean, umorea eta koplaren txanda iritsi zen Franquete eta Felisaren eskutik.

Adin guztientzako ekintzak

Haurrek jolasak eta marrazki lehiaketa; helduek, berriz, dantza lehiaketa, karta joko lehiaketak, bazkari eta afari herrikoiak eta emakumeek, bolo txapelketa.
Ekitaldi ugari egon dira bi egun hauetan eta ikusle eta parte hartzaile kopurua handia izan da.
Hauetaz gain,doinu eta dantzen emanaldia ikusteko aukera egon zen larunbata arratsaldean, Nafarroako Extremadura etxeko Raices y Brotes taldearen eskutik.