Bekokale bidea itxita

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 14a

Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintzako Departamentuak jakinarazten du Bekokale Bidea itxi dela, kiroldegiaren paretik Bekoerrotako bidegurutzeraino.
Espainiaren Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatuta, Lasarte-Oria-Hernaniko ur zikinak bulkatzeko hodiaren lanak direla eta, ematen da kalearen itxiera. Obrak burutzeko epea hilabetekoa da eta urriaren 14an lanak amaitzea aurreikusten da.

Ordezko bideak

Loidiko tuneletik anbulatoriorantz joateko, Beko Errota Kaletik egingo da eta erdialdetik Loidiko tunelera joateko ibilbidea, Kale Nagusia-Goikale-Loidi izango da.
Lasarte-Oriako Udalak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik.