Sanmarko mankomunitatea: ”Merinori zerbait gestionatzeko zorroztasuna falta zaio”

Txintxarri 2010eko irailaren 17a

Errenteriako alkatea den Juan Carlos Merinok egindako adierazpenen aurrean, Sanmarko mankomunitateak hurrengo hau azpimarratu nahi du:

1.-Juan Carlos Merino Sanmarko mankomunitateko gestioarekin hain kezkzatuta dago, Sanmarko biltzarreko kide izanik, legealdiaren hasieran egindako batzarrera baino ez dela joan. Hiru urte hauetan burutu diren gainerako batzarretan bere utzikeria nabarmen utzi du, ez da bakar batera agertu ere egin.

2.- Hain nabaria da Errenteriako alkatearen zorroztasuna, publikoki adierazi duela Sanmarko mankomunitateak "Usurbilgo udaletxeari ehundaka milioi eurotan baloratutako makina bat dohainik utzi diola", mankomunitateko urteko aurrekontua 24 milioi euro denean. Zorroztasun eza horrek, Merinoren gaitasun maila edozer kudeatzeko zalantzan jartzen du.

3.- Juan Carlos Merinok ez du Sanmarko mankomunitatea ikuskatuko, izan ere mankomunitateak azken hiru urte hauen auditoria martxan jarri baitu. Auditoria honek gainera, argi utziko du egungo gobernu taldeak aurrera eramandako gestioaren zuzentasuna eta eraginkortasuna.

4.- Juan Merinok nahi dituen adierazpen guztiak egin ditzake, baina errealitatea tematia da. Atez ateko bilketa duten herritan bilketa selektiboak %80 inguru dagoen bitartean, Merinok kudeatzen duen Errenteria herriak, ez du %32a gainditzen. Datu ofizialak dira hauek eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaz gain, Ecoembes eta Ecovidrio instituzioak eta gainerako gestore ofizialek emandako datuak dira.

5.- Errenteriarrek urte guzti hauetan Sanmarkoko zabortegiaren ondorioz pairatu behar izan dituzten usain eta kontaminazioa kontutan hartuta, Merino jaunak ez du ezer egin hondakin organiko guzti hori birziklatzeko; ez du gaikako bilketarik ezarri, ez atez atekoa, ez bosgarren zaborrontzirik, ezta autokonpostadorak banatu Errenteriako familien artean. Merino jaunak zabortegi eta errausketen alde egin du bere bizilagunen osasuna arriskuan jarriz.

6.- Azkenik, gobernu taldeak adierazi nahi du Sanmarkoko hiri esparruetan zaborren bilketa selektiboa sustatzeko aurrera eramandako estrategia orain amaitzear dagoen legealdian zehar arrakastatsua izan dela. Usurbil, Hernani eta Oiartzun herriei esker Diputazioak bultzatutako ereduaren aurrean atez atekoa alternatiba izan daitekeela, gainera beste ereduak baino emaitza hobeagoak lortuz.

Imanol Azpiroz
San Marko mankomunitateko lehendakaria
Erredakzioan itzulia