Igandean, hilaren 19an, Martin Egaña eta Santi Garciaren omenezko bola-joko oroimenezkoa jokatuko da Michelin Udal Kirol guneko bolatokian.
Ostadarreko bola joko atalak antolatzen duen zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.
Honetan bi maila nagusi izango dira, hots, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Herriko bolariez gain, Gipuzkoa osotik etorritakoak espero ditu Jose Antonio Montes, antolatzaileetako batek, lehiaketa irekia izango baita. Hala ere, herriko bolari onenek sariak izango dituzte.
Izen-ematea Michelingo bolatokian bertan egin behar da 10:00etatik 12:00etara.