Ama Guadalupe jaietako lehiaketen irabazleak

Txintxarri 2010eko irailaren 17a

Lehengo asteburuan, Ama Guadalupe Extremadura etxeak antolatutako jaietan hainbat lehiaketa burutu ziren haur eta helduentzat eta jarraian argitaratzen ditugu irabazleak eta sari bereziak.

Haur jolasak eta lehiaketak

Haurrentzako marrazki eta margo lehiaketan Arkaitz Castro eta Ainara Romero izan ziren irabazleak; arrautza eta goilara jokoan, aldiz, Ander Molinak garaipena lortu zuen eta sari berezia eman zitzaion Ibai Langarikari partehartzaile txikiena izateagatik.
Aulkien jokoan Illagi Corchero izan zen garaile eta zakuen lasterketan, berriz, Ainara Macias.
Momia egiten azkarrenak, handien mailan, Adriana Bernabe eta Alazne Gonzalez izan ziren eta txikienean, aldiz, Yanire Bajo eta Naiara Martinez.

Helduen txapelketak

Helduei zuzenduak zeuden txapelketei dagokionez, musean, Segundo eta Antonio izan ziren garaile eta tutean, Barrera eta Manu.
Larunbateko dantza lehiaketan, Patxi eta Flori izan ziren onenak.
Emakumeen bola-jokoan Marcela Monroy gailendu zen eta gizonezkoen toka txapelketan Enrique Guijarro izan zen onena.