Gazte ikastaroak iritsi dira

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 17a

Japoniar sablean, bisuterian, batukan, charleston, lindy hopen, argazkigintzan, coaching, latinoamerikar edota sabel dantzan trebatu nahi? 14 urtetik gora baduzu, orain duzu aukera. Lasarte-Oriako udaleko gazteria sailak gazte ikastaroen matrikula epea irekiko du.
Ikastaro guztiak urritik abenduaren erdialdera arte egingo dira. Ikastaro bakoitzaren prezioa 20 eurotakoa izango da Lasarte-Orian erroldatuak daudenentzako, eta 35 eurotakoa herrian erroldatutak ez daudenentzako.
Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko, irailaren 22tik 30era Kultur etxeko 3. solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegotik pasa. Mugi zaitez, ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua izango da eta.