Alpargategi zahar eta Alpargategi berri etxeak erauntsi ziren 2007ko maiatzean. Ormazabal familiak bertan zuen denda, alpargategia lehenik eta azkeneko urteetan, Ormazabal loradenda. Hau lekuz aldatu behar izan zen, Zumaburu kalera, eta bertan egon dira lanean orain arte.
Izan ere, Lizarriturrienea etxea zegoen lekuan eraikuntza berria egin dute eta Ormazabal loradenda bere jatorrizko kokalekura bueltatuko da, Kale Nagusira.
Gauzak honela, bihar 12:00etan, lokal berriaren inaugurazioa egingo dute loradendakoek. Trikitixa talde batek dendako inguruak, Goikale eta Kale Nagusia, girotuko ditu 11:30etik aurrera eta herritarrei inauguraziora hurbiltzeko gonbita egingo die.