Izan ere, azken hilabeteetan egin diren ohartarazpenei kasurik egin ez zaienez, Udalak neurriak hartzea erabaki du ohitura horiekin amaitzeko.
Honek guztiak, sailaren hitzetan, Udalerriko garbitasuna hobetzea du helburu.
Altzariak
Horregatik, Zerbitzu Publikoetako sailak herritarrei gogoratu nahi die, altzariak ateratzeko eguna asteazkena dela, 20:00etatik aurrera. Eta osteguna jai eguna den kasuetan, astearte gauetan atera beharko dira, aipatutako ordu berean.
Lurrazpiko kontainerrak
Era berean, sailetik azpimarratu nahi dute, berriro ere, lurrazpiko kontainerrak dauden eremuetan zaborra hauetan bota behar dela, ez dela lehengo Z puntuetan edo kontainerren ondoan utzi behar.