Merkatarien alde

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 17a

Lasarte-Oriako Udalak eta Aterpea Merkatarien Elkarteak esparru-hitzarmena sinatu dute, berriro ere. Era honetara, bi erakundeen elkarlanaz herriko komertzioa dinamizatzeko hainbat ekintza egingo dituztela, Stock eta Saldoen III. azoka, esate baterako, hitzartu dute. “Herriko merkataritza sustatu nahi dugu, krisi ekonomiko latz honetan haiek izan baitira kaltetuenak” adierazi zuen Jesus Mari Zaballos alkateak.