Garcia eta Egañaren oroimenezko bola-jokoa jokatuko da bihar

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 18a

Bihar Martin Egaña eta Santi Garciaren omenezko bola-joko oroimenezkoa jokatuko da Michelin Udal Kirol guneko bolatokian.
Ostadarreko bola joko atalak antolatzen duen zazpigarren edizioa izango da biharkoa.
Honetan bi maila nagusi izango dira, hots, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Herriko bolariez gain, Gipuzkoa osotik etorritakoak espero ditu Jose Antonio Montes, antolatzaileetako batek, lehiaketa irekia izango baita. Hala ere, herriko bolari onenek sariak izango dituzte.
Izen-ematea Michelingo bolatokian bertan egin behar da 10:00etatik 12:00etara.