18 Betiko kokalekura itzuli da Ormazabal loradenda

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 18a

Larunbat eguerdian Lizarriturrienean, edo askok ezagutuko duten moduan Alpargateri Zaharrenean Ormazabal loradendakoek denda berria inauguratu zuen.
Lau urte eta erdi pasa dira etxea bota eta berria bukatu duten bitartean. Tarte horretan Zumaburun egon da denda, baina larunbatean bere betiko kokalekura itzuli zen. Ohiturak mantenduz, Ramon Uribetxeberria eta Luis Mari Murua apaizek, denda bedeinkatu egin zuten, zori ona eta babesa eskainiz. Senitarteko eta lagun ugari ere bildu ziren dendaren inauguraziora, udaleko hainbat agintari barne.
Gainera, dendaren kanpoaldean Amalur trikitixa eta pandeko eskolako kideak zeuden giroa alaitzen eta lortu zuten Ramon Ormazabal bera dantzan jartzea. Luntxa ere eskaini zuten eta hainbat lore banatu zituzten Ormazabal dendakoek hurbildutakoei eskerrak emateko.