Ostadarrek Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin, zazpigarren urtez antolatu zuen atzo goizean Michelingo kirol guneko bola tokian Martin Egaña eta Santi Garcia Bolo oroimenezkoa.
Aurtengoan 24 bolo jaurtitzailek hartu dute parte. Beste urtetan bezala, etorritako partehartzaile guztiak ez ziren herrikoak, Ereñozu, Hernani, Urnieta... eta bestehainbat herri ezberdinetatik ere etorri ziren.
Garaileak
Gizonezkoen artean protagonista Jose Antonio Lasa lasarteoriatarra izan zen, bera izan baitzen birla gehien bota zituenak, 48 hain zuzen ere. Beraz Lasa izan zen garaile eta lehenengo lasarteoritarraren oroigarria ere berarentzako izan zen.
Lasaren atzertik Jose Ugalde urnietarra, Miguel Burugain hernaniarra eta Jose Cruz Aranburu ereñotzuarra geratu ziren, hirurak ere 47 birlekin.
Herritarren sailkapenean berriz, Lasaren atzetik Jose Antonio Montes izan zen bigarren 39 birlekin eta Inaxio Otaegi hirugarren 38rekin.
Emakumezkoetan berriro ere Charo Galanek irabazi zuen 24 birlekin, bigarren Rosa Garcia izan zen 11rekin eta 10ekin Chichi.