Ligako jokalariak taldeetan banatuko dira, hala nola, atezainak, atzelariak, zentralak edo aurrelariak eta boleto bakoitzean 11 jokalariko taldea osatu behar da talde bakoitzetik jokalari bat aukeratuz.
Boletoak eta porrako oinarriak irailaren 22an, asteazkenean, banatuko dira ohiko tabernetan eta urriaren 2ko eguerdira arte bete eta utzi ahalko dira tiketak.
Lehenengo futbol porra hau urriaren 2ko asteburuan hasiko da eta lehenengo itzuliko azken jardunaldian, hau da, urtarrilaren 16an amaituko da.
Sariak
Jardunaldi bakoitzako saria egongo da, 60 euro eta Porrako lehenengo eta bigarren sailkatuek, 360 eta 180 eurotako sariak izango dituzte.
Bigarren itzulian ere porra egingo denez, 2010-2011 denboraldiko bi porren irabazleak 1000 euro eskuratuko ditu.
Era berean, hiru urdaiazpiko zozketatuko dira porrako partehartzaileen artean eta azken sailkatuak ere urdaiazpikoa izango du.
Puntu gehien eskuratzen dituen tabernak ere saria izango du.
Partehartzera gonbita
Ostadar K.F.k lasarteoriatar guztiak gonbidatzen ditu boletoa bete eta porran parte hartzera. Izan ere, “horrelako ekimenei esker, elkarteari laguntza ematen zaio Lasarte-Oriako kirol eskaintza hobetzeko,” adierazi dute arduradunek.