Matrikula egiteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 20a

Lasarte-Oriako Udalak antolatzen dituen dantza ikastaroak adin ezberdinetarako prestaturik daude eta honen arabera helburu batzuk edo besteak izango dituzte.
Dantza pertsonek beren barnekotasuna adierazteko kanal bat da, eta haurrei sentsibilitate hori garatzeko bidea ematen saiatuko dira. Horregatik, lau ordutegi ezberdinetan banatuko dituzte, batetik 5 eta 6 urtekoek astearte eta ostegunetan 17:45etik 18:45ak arte izango dute saioa; 7 eta 8 urtekoek berriz, egun beretan baina 18:45etik 19:45era; 9-10 urteko taldeak astelehena, asteazkena eta ostirala, 18:00etatik 19:00ak arte eta 11-13 arteko gaztetxoek hiru egun horietan, 19:00etatik 20:00etara.
Helduen kasuan dantza garaikidea egingo da. Saioak goizez izango dira, astelehena, asteazkena eta ostirala goizeko 10:15etik 11:45era.
Matrikulatzeko epea, bai umeen bai helduen ikastaroan irailaren 30a arte izango da, Gazteen informazio bulegoan.