Mendi Kafe Rock-ek sei urte beteko ditu eta hori ospatzeko larunbatean, irailaren 25ean, ekintza ugari prestatu ditu herrian.
Baina ez da bakarra urtemuga duena, Mendi Kafe Rock-ekoekin bat egingo du Drakos Custom motozaleen taldeak ere bere VII. urteurrena baita.
Eguraldi ona eginez gero, era desberdinetako motorrak bildu daitezke gure herrian eta horiek guztiak, Elizatze plazan egongo dira.
Honela, eguerdian hamaiketakoa egingo da Mendi Kafe Rocken. Ostean, motorrek ibilbidea egingo dute eta bazkaria izango dute Araeta jatetxean, Transistores 50 rock and roll taldeak eskainitako dantzaldi eta guzti.
Azkenik, ospakizunak ederki bukatzeko, arratsaldeko 18:00etatik taberna itxi arte, djak, opariak, ron dastatzea eta sorpresa ugari egongo dira Mendi Kafe Rock-era hurbiltzen direntzat.