Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentuak eskainitako datuen arabera, hogei bat merkatarik erakutsiko dute bere gaia eta prezio onean, gainera, Stock eta Saldoen III. azoka honetan.
Larunbatean, hilaren 25ean, 10:00etatik 21:00etara egongo da irekia, eta igandean 20:00etan itxiko da.
Herriko denda gutxi
Tamalez, aurreko urteetako tendentzia hautsi da eta herriko merkatari gutxi dira aurten azokan parte hartuko dutenak.
Honen ondorioz, arduradunek kanpoko herriko komertziori ireki behar izan dio atea. Beraz, Buruntzaldeko, zein Zarautz, Errenteria, Orio edo Zumarragako merkatariek izango dute bere lekua azoka berezi honetan.
Gauzak honela, Aterpea merkatari-elkarteak herriko komertzioei parte hartzeko gonbita egiten die.
Horretarako, Aterpearekin jarri behar du kontaktuan, 637 955 030 eta 687 845 623 telefono-zenbakien bitartez, edo itziarirurzun@hotmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.
Aurreko edizioek harrera ona
Aurreko urteetan herritar ugari bildu ditu Aterpeak eta Udalak antolatutako ekimen honek. Izan ere, nahiz eta krisi garaia izan, denboraldiz kanpoko arropa edo edozein modutako pagotxak aurkitzeko aukera dago azoka honetan.
Horregatik, Aterpea Elkarteak eta Lasarte-Oriako Merkataritza Departamentuak herritar guztiak eta inguruetakoak aukeren azoka handi honetara hurbiltzera gonbidatzen ditu.