21 Atzo hasi ziren gripearen aurkako txertoaren kanpainarekin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 21a

Konplizeak gripearen aurka kanpaina hasi zen atzo. Arrisku taldeei zuzenduta dago gripearen kontrako txerto kanpaina. Honela alde batetik gaixotasun kronikoa edo diabetea duten herritarrek eta 65 urte gorakoek jarri behar dute txertoa, baita osasunaren eta zahartzaroaren arloan lan egiten dutenek ere. Horiek guztiek, urriaren 31ra arte dute txertoa jartzeko.
Txertoa jartzeko osasun zentroan ordua hartu behar da, besterik ez. 65 urte gorakoa bazara, osasun-txartel indibiduala edo NANa eraman behar da. Eta aurretik aipatutako beste arrisku-talderen batekoa bazara, ohiko medikuarengana joan behar duzue bolantea hartzera.