Zabaletan udari agur esan zioten giro onean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 23a

Udazkena iritsi da eta udari agur esan behar izan diogu. Urtaro aldaketa hori asteazkenetik ostegunera izan bada ere, Zabaleta auzoko lagunek ostiralean, irailaren 17an ospatu zuten udazkenaren etorrera. Auzotar ugari izan ziren Blas plazan bildu zirenak, Sardin janaz gozatu eta giro onean solasean egoteko.