Zozketak sarrerarekin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 23a

Asteburu honetan, Lasarte-Oriako Udalak eta Aterpea Merkataritza elkarteak antolatzen duen Stock eta Saldoen azoka egingo da Michelingo pilotalekuan.
Azoka larunbatean 10:00etatik 21:00etara egongo da irekia eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak euro bat balio du eta honekin zozketan sartzeko aukera izango duzu. Bi sari desberdin egongo dira, batetik Martin Berasategin afari bat edo Araneko haranera asteburu-pasa bat.