Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Enpleguko eta Kooperazioko Departamentuak gizarte-ongizatearen alorrean lanean diharduten erakunde eta elkarte guztiei jakinarazten die datorren urriaren 1ean irekiko dela sail honek eman ohi dituen diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea.
Horretarako eskariak Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, 9:00etatik 13:30era bitartean, eskatutako agiriekin batera, hau da, memoria, gastuen justifikazioa eta jardueren proposamena.
Hori guztia aurkezteko epea urriaren 1etik 24era egongo da irekia, bi egunok barne.