Gripearen aurka, txertoa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 23a

“Konplizeak gripearen aurka” kanpaina hasi zen aurreko astelehenean. Arrisku taldeetan daudenei zuzenduta dago gripearen kontrako txerto kanpaina hau.
Honela, alde batetik gaixotasun kronikoa edo diabetea duten herritarrek eta 65 urtetik gorakoek jarri behar dute txertoa, eta bestalde, baita osasunaren arloan edota zahartzaroan daudenekin lan egiten dutenek ere.
Horiek guztiek, urriaren 31ra arte dute txertoa jartzeko epea zabalik.
Bolantea eta ordua
Txertoa jartzeko osasun zentroan hartu behar da ordua, ez da besterik egin beharrik.
65 urtetik gorakoek, osasun-txartel indibiduala edo NANa eraman beharko dute.
Eta aurretik aipatutako beste arrisku-talderen batekoak direnek, ohiko medikuarengana joan behar dute txertoa jarri ahal izateko bolantea hartzera.