Haurrentzako igeriketa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 23a

Haurrentzako hasiera eta erdi mailako igeriketa ikastaroa eskainiko du udal kiroldegiak, urriaren 1etik azaroaren 29ra.
2004an eta 2005ean jaiotako haurrek astean hiru saio izango dituzte eta bi talde osatuko dira, bata astelehen, asteazken eta txandakako ostiraletan, eta bestea, astearte, ostegun eta txandakako ostiraletan. Saioak arratsaldeko 17:20etatik aurrera izango dira.
Izena emateko azken eguna da gaur. Interesatuak hurbildu kiroldegira.