Argazkigintza ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 24a

Argazkien mundua hainbeste aldatu den honetan, batzuk diapositiben garaian geratuta dira. Horregatik, Ttakun kultur elkarteak argazkigintza ikastaroa antolatu du.
Oinarri oinarriko ikastarotxo bat da hain erraz egiten diren argazkiak modu txukun batean ordenagailuan jaso eta lagunentzat eta gure buruarentzat ere diaporama edo argazki muntaiak egiten ikasteko.
Ikastaroa urrian zehar egingo da, larunbata goizetan, 10:30etik 12:30era. Beraz, saioak urriaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean izango dira. Ttakun kultur elkartean eskainiko da ikastaroa eta prezio 15 eurotako izango da.
Argazkigintza ikastaroan parte hartu nahi duenak 943 371 448 telefonora deitu behar du. Izena emate epea irailaren 30era arte egongo da irekia.