Herriko bi taldeek kanpoan jokatuko dute denboraldi honetako lehenengo partida, Aldaz-ek Portugaletera egingo du bisita eta ISU Leihoak Pasai Donibanera.
Nazional Bn, maila igo da
Aldaz taldea iaz mailaz igo zen eta Nazional B mailan mantentzea lortu zuen. Aurten ere, Oscar Garciak zuzentzen duen taldeak helburu hori du.
Jende berria du taldean eta baja batzuk, baina taldea mantentzen du. Aurre-denboraldian partida bat jokatu dute Lakunzaren aurka eta herriko taldeak garaipena lortu zuen.
Gogoekin helduko diote aurtengo erronkari, baina denboraldi zaila dutela aurreratu digu Aldazeko entrenatzaileak, "iaz baino zailagoa izango da mantentzea. Maila handia zegoen iaz eta goiko mailatik jaitsi diren 5 edo 6 taldeek gehiago igoko dute aurten. Guk jaitsieran ez egoteko lan egingo dugu".
Horretarako, herritarren laguntza eskatzen dute. “Partida garrantzitsuetan biltzen da jendea; bestela, hiru edo lau katu daude partida ikusten. Jendea herriko taldeak ikustera joan behar da eta hauek animatu,” aipatu digu.
Partida zaila
Igandean 12:00etan jokatuko dute denboraldiko lehenengo partida. Portugaleten izango da Jarrilleros taldearen aurka.
Aurreko denboraldian ere lehenengo jardunaldietan lehiatu zirela aipatu digu Oscarrek. "Han galdu egin genuen, baina bueltako partidan Lasarte-Oriako kiroldegian guk irabazi genien" gogoratu du.
Honetaz gain, partida zaila izango dela onartu du, "denboraldiko lehenengo partida da, entrenamendu gutxi izan ditugu. Hala ere, hasieratik gogor hasteko asmoa dugu, maila honetan mantentze baita gure asmoa."
ISU Leihoak
ISU Leihoak, aldiz, Gipuzkoako Ligan azken urteetan igoera lehiatu du eta iaz eskuan izan zuen Euskal Ligarako igoera.
Larunbatean, Donibane-Pari B erri taldearen aurka jokatu behar du Eneko Molinaren taldeak.