24 Bizikleta festa baldintzatu zuen eguraldi kaxkarrak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 24a

Mugikortasun Asteari bukaera eman zion Lasarte Oriako Haurren III. Bizikleta Festa ez zen antolatzaileek nahi zuten eran egin ahal izan ostiral arratsaldean Andatza Plazan. Batetik herrian zehar egin behar ziren bizikleta-ibilaldiak bertan behera gelditu ziren euri zaparrada handia ari zuelako eta bizikleta festa Landaberri ikastolaren Garaikoetxea eraikineko aterpean egin zen. Ez zen beste urtetan beste haur bildu baina bildu zirenek oso ondo pasa zuten.