25 Motorzaleen bilkura Mendi Kafe Rock-en seigarren urteurrenean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 25a

Larunbat eguerdi eta arratsean motorren burrunba nagusitu zen zenbait unetan Lasarte-Oriako kaleetan. Mendi Kafe Rock tabernak seigarren urteurrena ospatu zuen motor-zaleen bilkura batekin. Ia 200 motor gidari etorri ziren hainbat lekutatik Lasarte-Oriara. Goizean era eta tamaina ezberdinetako motorrak eta aspaldiko bi auto zahar Udaletxe aurrean izan zituzten aparkaturik tabernan hamaiketako egiten zuten bitartean, gero, eguraldi oso ona ez bazen ere Kostako bidetik joan etorria egin zuten eta 14:30ak inguruan Araetara abiatu ziren motor gidari eta lagunak bazkaltzera. Arratsaldeko festa luze joan zen, Transistores 50 taldearen kontzertua izan baitzen bazkal-ostean eta ondoren lagunarteko giro onak jarraitu zuen bai jatetxean eta baita gauean Mendi Kafe rock tabernan ere.