Honetaz gain, urte askotan antolatu ez den proba dela eta hasieran, 4 kilometrotako proba izan behar zuela azaldu digu.
Iñakiren hitzetan, "asfaltatze lanengatik, 2,6 kilometrotako igoera egin zen. Beraz, errepidea asfaltatu berria zegoen. Nik ez nuen arazorik izan, gure kotxeak edonon ibiltzen baitira, baina barketek arazo gehiago izan zuten."
Denboraldi ona
Racamonde oso kontent dago aurtengo denboraldiarekin, "denboraldia zehar guztia primeran joan da. Autoak ez du arazorik eman eta nire kategorian lehenengo postuan nago."
Arestian aipatu bezala, sei proba lehiatu dira eta bi probatan, Leintz Gatzagakoa kontuan izanik, irabazle izan da eta besteetan bigarren postua eskuratu du.
Txapelketa eskura
Horregatik, ziur agertzen da "nire mailan lehenengo naiz eta puntu batzuetako aldea dago ni eta bigarren sailkatuaren artean. Beraz, ez dut uste, Euskadiko Mendi Igoeren txapelketa lortzeko arazorik egongo denik," esatean.
Hala ere, denboraldiko azken proba falta da, urriaren 24an, Azpeitian Urrakiko igoera lehiatuko da.
Iñakik adierazi digunez, "proba polita eta ezaguna da. Lan ona egin dezaket."
Hau lehiatu ostean, urte osoan buruan izan duen saria izango du Iñakik eskuetan, Euskadiko txapelketako trofeoa.