Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral arratsaldean banatu ziren Ainhoa tabernan Ostadar K.F-ak antolatzen duen porrako diru-sari eta zotz egiten diren urdaiazpikoak. Batetik Vueltako sariak eman ziren: Ilargin egindako TorTor izan da irabazlea, 1.057 punturekin eta oso hurbil bigarrena Ainhoan egin zen Jmas-en boletoa 1.050 punturekin. Bestalde, urteko hiru porren irabazleari, Ilargi tabernan egindako "Earra Mandukia" txartelari, 1.600 eurotako saria eman zitzaion ostiralean. Berak lortu ditu puntu gehien Tour, Giro eta Vueltako porretako puntuak batuz.