Irailaren 29an, greba deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 27a

CCOO eta UGT sindikatuek irailaren 29an, asteazkenean, greba egiteko deialdia egin dute. CNT eta ESK sindikaltuek, besteak beste, bat egin dute Estatuak onartutako lan erreformaren baldintzen aurkako lanuztearekin.
Euskal Herriko gehiengo sindikala, ELA, LAB, EILAS eta Hiru, ordea, ez datoz bat greba deialdi honekin, izan ere, aipatutako sindikatuek ekainean egin zuten greba orokorra egiteko deialdia.
CNTren deia

Lasarte-Oriako CNT kideek herriko langile guztieei greba eta mobilizazioetan parte har dezaten dei egiten dute, “lan erreforma basati honen kontra borrokatu behar dugu eta pasa diren bi greba orokorretan bezala parte hartzera deitzen dugu. Denok Grebara!!!”
Lasarte-Orian enkarteladak eta piketeak antolatu ditu sindikatu honek eta Donostian grebaren aldeko plataformaren manifestazioan ESK, epk, CGT, Antikapitalistak, eta hainbat talderekin batera parte hartuko duela jakin arazten du.