Koruko Goikoetxea irakaslearekin solasean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 27a

Bizitza osoa eman du Koruko Goikoetxeak irakaskuntzan eta bere nahia hori ez bazen ere aurten heldu zaio erretiratzeko ordua. 24 urte eman ditu Lasarte-Orian donostiarrak, horietatik 15 Zumaburu-Sasoetako zuzendari bezala, eta urte horien errepasoa egin dugu. Hasiera gogorrak izan baziren ere, egindako lana goraipatu du irakasle eta zuzendariak.