Botere ekonomikoek, espekulazio bankario eta finantzarioak eragindako krisi ekonomikoaren aitzakia hartuz, langileria europarrak azken bi mendeetan eskuratutako eskubide sozial eta laboralekin akabatzeko saiakeran daude.
Estatu espainiarrean hasiera batean ekainean onartutako lan erreformak, langileen kanporatzea merkatu eta subentzionatu egiten du, lan eskaintza eta hauen kalitatea sustatzekoan ezer ez egin gabe. Neurri hauei gainera, langabezian dauden pertsona ugari, lan publiko, soldata eta garapenerako laguntzen murrizketa gehitu behar zaie hala nola, pentsioak bere horretan uztea eta erretiratzeko adina 67 luzatuko dutenaren mehatxua ere gehitzen zaie.
Egoera honek baldintzatu zuen ekainaren 29an Euskadin ospatutako Greba Orokorrean milaka langilek parte hartu izana. Nahi eta nahiez jasan behar ditugun gobernuei politika ekonomikoan, sozialean eta laboralean bide aldaketa eskatu genien.
Herritarren eskaerei kasu egitetik urrun, alderdi politiko printzipaletatik bik (PSOE eta EAJ) Lan Erreforma okerrera eraman dute. Izan ere, enpresetan etekinen beherakada eman dela edo emango denaren aurreikuspena izanik kanporatzearen kausa objektibo bezala ezarri da. Gainera, Madrid, Gasteiz eta Iruñeako gobernuak krisiaren karga eragin ez dugunen gainean ezartzen jarraitzen dute.
Ekaineko greba ez zen espedienteak betetzeko egin, ezta euskaldunak jada protesta egin dugula argudiatzeko. Egiatan gauzak aldatzea genuen helburu, enplegua, pertsonak eta eskubideak lehenengo postuan ezarriz, eta horrela botere ekonomikoen aurrean txotxongiloen antzera portatzen diren gobernuei aurre egitea.
Helburu horiek oraindik bete ez direnez, uste dugu ez dela etxean geratzeko ordua, borrokatzen jarraitzekoarena baizik, eta gainera, gure proposamenen esparrua gero eta gehiago zabalduz.
Eurak Europa osoan presionatzen badute, europar batasuneko iskiluekin, herritarren erantzuna ere europar mailan antolatu behar dugu. Sindikatuen Europar Konfederazioak irailaren 29rako borrokarako eguna finkatu, eta deia luzatu du. Estatu espainolean, hainbat sindikatuk egun berdinerako Greba Orokorreko deia egin dute jada, eta beste estatu batzuetan aukera hori ere eztabaidatzen ari da.
Egoerak erabateko erantzuna behar du, eta behar da aurrera ateratzeko, egin beharra dugu. Irailaren 29an Greba Orokorrarekin bat egin behar dugu.
Guzti honengatik, Michelingo ESKen Sekzio Sindikalak irailaren 29an Greba Orokorra egin behar dela uste dugu. Sindikatu guztiei egun honetarako greba deialdiak egin ditzaten eskatzen diegu. Horrela, etortzen ari zaigun egoeraren aurrean presioa egiteko ahalmena murriztu ez dadin bestetan emandako zatiketa sindikalik ez errepikatzea eskatzen dugu.
Michelingo ESK Sindikatua