La Esperanza auzo elkarteak bere bazkide eta auzotarrak urriaren 3an, igandean, egingo den ohizko bilerarako deialdia egiten die. Lehengo deialdia 10:00etan da eta bigarrena, berezia, 10:30ean.
Gai zerrenda honako hau da: aurreko bilerako akta onartu, urteko ekitaldiaren kudeaketaren balantzea, zuzendaritza-batzorde berria izendatzea eta eskaerak eta galderak.