San Pedro parroiako haur eta gurasoen katekesi saioak larunbata honetan hasten dira. Saioak larunbatetan izango dira, urritik maiatzera, 12:00etan.
Mailaren arabera, banatuko dira haurrak, honela 1. mailakoek larunbata honetan izango dute bere lehenengo bilera eta honela, hilabeteko lehenengo larunbatean bilduko dira; 2. mailakoek hurrengo larunbatean dute hitzordua eta hurrengo hilabeteetan, bigarren larunbatean; 3. mailakoek urriaren 16an hasiko dute katekesia eta saioak hilabeteko hirugarren larunbatetan izango dituzte; 4., 5. eta 6. mailakoen, azkenik, hilaren 23an dute bilera eta maiatzera arte, hilabeteko laugarren larunbatean izango dute dotrina.
Honetaz gain, hileko azken larunbatetan haur eta gurasoekin ospakizuna egingo da.