Gimnastikako aurrebenjaminak bihar hasiko dira lanean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 30a

LOKEko gimnastika ataleko aurrebenjaminetako neskak bihar hasiko dituzte entrenamenduak. Adin honetako neskek, larunbatetan izango dute saioa, 11:00etatik 12:00etara.
Beste mailen ordutegia honako hau da, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara; larunbatetan, benjaminak 12:00etatik 13:00etara eta beste mailak, 12:00etatik 14:00etara.
Izena emateko entrenamendu orduetan kiroldegira hurbildu edo 676 872 029 telefono zenbakira deitu behar du interesatuak.