Sanmarko Mankomunitateak Donostiako zinegotzi eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariorde Denis Itxasoren kontrako kereila kriminala jarri du gaur.
Itxaso jaunak Sanmarko Mankomunitateko idazkariaren kontra egindako mehatxuek eragin dute Donostiako Instrukzio epaitegietan gaur goizean bertan kereila jarri izana.
Idazkariak 2010eko ekainean aurkeztu zuen txostenaren aurrean egin ziren mehatxuak. Txostenak frogatzen zuen Sanmarko Mankomunitatearen estatutuak aldatu egin zirela -Sanmarkoko batzordeak onartu gabe, eta mankomunitateko udalerriek ere onartu gabe-, horrela, estatutu aldaketa horrekin hondakinen aprobetxamendurako gaian mankomunitateari ez zegozkion funtzioak bereganatzen zituen, berez bere funtzioak eliminaziorako eta hondakinen tratamendu tekniko sanitarioetarako soilik zirenean.
Aldaketa hauen ondorioz Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari ustez eman zitzaizkion lehendik Sanmarkorenak inoiz izan ez diren eskumenak.
Mankomunitatearenak izan ez badira balorizazioari buruzko eta birziklatzeari buruzko konpetentziak -Toki Araubidearen Oinarriak arautzen duen 1985/7 Legeak jasotzen duen 86.3 artikuluan oinarrituta, udalerrien hondakinen aprobetxamendurako moduak direnak- agerikoa da mankomunitateko udalerriek jarraitzen dutela izaten hondakinen aprobetxamendurako eskumenak, hala nola, konpostatzea, birziklatze modu gisa, eta balorizazio energetikoa. Horrela, Partzuergoak ez du inolako zilegitasunik, adibidez, Sanmarko Mankomunitatearen lur eremuan sortzen diren hondakinak errausteko.
Sanmarko Mankomunitatearen estatutuetan norbaitek aldaketak eragin zituela -txostenen faltsutzea delitua izan litekeena- azaltzen duen Mankomunitateko idazkariaren txostenari gehitu zaio Denis Itxasok egin zuen idazkia, zeinak mankomunitateko idazkariari mehatxu egiten dion eta agintzen zaion benetan onartu ez den testu estatutario bat argitaratzea. Eta hirugarrenik, Donostiako udalak helegite bat aurkeztu du zeinetan faltsuak diren estatutu batzuk erabiltzen diren gaur egun indarrean diren estatutuak bailiran -txosten faltsu baten erabilera ilegitimoa izan litekeena-. Helegite horretan mankomunitateari egozten zaio aurreko estatutuak de facto bertan behera utzi izana.
Egoera honek eragin du Mankomunitateko arduradunek bertako zerbitzu juridkoei agindu izana hiru delitu hauen balizko komisioagatik kereila kriminala jarri araztea.
Sanmarko Mankomunitatea