Eskubideen alde, debekuen eta murrizketen aurka irailaren 29an eta urriaren 2an kalera

Txintxarri 2010eko irailaren 30a

Gobernuak gizarteko hainbat sektoreri egindako erasoen aurrean, ezin gara geldi geratu, gure arteko mesfidantza justua edo gizarte eragile diren elkarteak direla eta.
Langileen aurkako lan erreforma honekin, kausalitateak ezabatu nahi dituzte langileen kaleratzea errazteko, jubilazio adina luzatu, pentsioak murriztu, negoziaketa kolektiboa ezereztu, sindikatuen eta lantokietan aukeratutako milaka delegatu sindikalen papera zalantzan jarrita. Eta azkenik, laguntzak ezabatu nahi dituzte, langileek, gizarteko gehiengoak, krisiaren ondorioak pairatu ditzagun, gure lan eta bizi baldintzak txartuz; krisiaren eragile diren bankuek eta finantza espekulatzaileek bere aberastasuna handitzen duten bitartean.
Sindikatu desberdinek Greba orokorrerako deialdia egin dugu estatu osoan, Euskadin ere bai, irailaren 29rako, izan ere, ekainaren 29an egindakoan ez baikenuen Gobernuaren politika erregresiboak atzera egitea lortu.
Bestalde, ekainaren 11n Bilbon eman zen manifestazio eskubidearen debekuak, milaka pertsona haien giza eskubide, eskubide politiko eta zibilen alde, baita bizi eskubidearen alde ere, manifestatzea galarazi zuenak, erantzun bat merezi du, ideologia eta iritzi politikoak alde batera utzita, herritar guztiei dagokien eskubideen alde. Hitzordua urriaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Bilbon. Hau, irailaren 29koarekin batera, gure eskubideen alde agertzeko beste aukera bat da.
Deialdi bat edo bestearen protagonistenganako mesfidantzak, ezin gaitu geratu, ezta deialdi batean gure indarrak jartzera eraman ere eta bestea alderatzea, gure eskubideen aurkako erasoa globala izango ez balitz bezala.
Tamalez, irailaren 29ko greba orokorraren alde daudenek, urriaren 2koaz paso egiten dute eta alderantziz. Horrela galduta gaude, ez dugu irtenbiderik. Indibidualismoak, desadostasunak eta sektarismoak arerioaren politikek aurrera egin dezaten dakar, gure eskubideak murriztuz, bihar berandu izan daiteke eta kexak alferrikakoak izango dira. Bizilagunaren eskubideak defendatzen ez dituenak, bere eskubideen murrizketa errazten du.
Horregatik, irailaren 29ko greba orokorrarekin eta urriaren 2ko manifestazioarekin bat egin dezagun, gure eskubideen alde eta debekuen eta murrizketa sozialen aurka.

Erredakzioak itzulia

Jesus Uzkudun Illarramendi