30 Gema Zabaleta sailburua Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko irailaren 30a

Ostegunean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako kontseilaria, Gema Zabaleta egon zen PSEEren herriko etxean. Jesus Zaballos alkatea eta partiduko ordezkariez gain, herritar ugari bildu zen kontseilariak eskaini zuen hitzaldia entzuteko asmoarekin. Honetan, Enplegu eta Gizarte gaietaz mintzo zen, hala nola, Estatuak egingo duen lan politika aktiboen transferentzia eta Lanbideren egitekoaz.