Gaur egingo da zozketa Kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 1a

Lasarte-Oriako Udalak Goiegi Ibarreko Babes Ofizialeko 76 Etxebizitzen zozketa gaur egingo da bi txanda desberdinetan.
Lehengoan, 11:00etan, 3. Kupoa I. taldearentzat, hau da, 35 urte baino gutxiagoko kide bateko edo bi kideko unitate familiarrentzat 31 etxebizitzaren zozketa egingo da. Gainontzeko kupoen eta taldeen zozketa, 12:30an egingo da.
Aurretik sarrera eskuratu ez dutenek, Manuel Lekuona kultur etxean lortu dezakete. Eskatzaileak NANa erakutsi beharko du; eskatzailea zozketara ezin bada joan, beste norbait bidali dezake eta eskatzailearen NANaren fotokopia eraman beharko du.