Oporretako atsedenaldiaren ostean, Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegia musikaz beteko da berriro ere, Xpression Elkartea eta Lasarte-Oriako Gazteria sailak sinatutako akordia dela eta.
Gaurko hitzorduan, 20:00etan. Latitud 43 taldearen pop eta rock estiloko abestiak entzuteko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Hurrengo saioan, urriaren 22an, Wha Wha Buga Band taldearen eskutik blues, funk eta fusion estiloak entzungo dira.