Bazpi txirrindularitza eskolak hasi du 2010-2011 denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 1a

Bazpi txirrindularitza eskola lanean hasi da 2010-2011 denboraldia prestatzeko eta mailaren araberako saioak izango dituzte.
Infantil mailan, Lasarte-Oria eta Usurbilgoek batera egingo dituzte entrenamenduak, baita kadeteek ere.
Horregatik, antolatzaileak bolondres baten bila dabiltza azteazkenetan 18:00etatik 19:00etara Usurbilera txirrindulari gazteak eraman eta ekarri egiteko.
Bestalde, jubenilak egunero entrenatuko dira, errepide edo gimnasioan.
Hasiberriak
Eskolako txikiek, hau da, alebin eta benjaminek, larunbatetan dute hitzordua Atsobakarreko Pirata barkuko ondoan eta bizikleta erabiltzen ikasiko dute.
Eskolako arduradunek txirrindularitzan trebatu nahi diren haurrei gonbita egiten die larunbateko saiora hurbidu eta probatzera.