Jai giroa nagusitu zen larunbatean Lasarte-Orian. Eguraldia ere lagun izan zuten, izan ere beroa eta eguzkia nagusitu baitziren egun osoan zehar. Eguerditik aurrera herriko kaleak musikaz bete ziren. Jende ugari bildu zen I. Baita Rock Jaialdian antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
Eguna luzea izan zen jaialdian antolatutako ekintza guztietan parte hartu zutenentzat. Eguerdian gorputzak berotzeko, poteoa, eta gainera kalejiran ibili ziren herriko kaleetan zehar. Jende asko ibili zen Erre Erre txarangaren atzertik musikaz gozatzeko asmoz. Animatuta eta aurretik zetorren egunaz disfrutatzeko gogoekin ikusi genituen bertan bildutakoak. Etxeko txikienak ere txarangak jotako punk eta rock bertsioak dantzatzen ikusi genituen. Herriko kaleak ondo animaturik egon ziren.