Asteburu honetan, herriko korrikalariek bi proba gogorretan parte hartu zuten. Batetik Zumaiako Zakila Bira lehiatu zen larunbatean, urriaren 2an. Bertan, beroari eta haizeari aurre egin behar izan zioten korrikalariek eta David Martin herritarrak garaipena eskuratu zuen. Baina ez zen proban ongi ibili zen lasarteoriatar bakarra izan.
Bestetik, Done Jakue bidean zehar egiten den Orreaga-Zubiri lasterketa ere burutu zen igandean eta lasarteoriatar talde bat egon zen bertan.
Zakila bira
Larunbatean, 700 bat korrikalariek parte hartu zuten Zumaiako Zakila bira proban. 20 kilometrotako ibilbidean bero izugarria eta haizea jasan behar izan zituzten lasterkariek.
Zouinat Mouloud eta Aiamad Bouziane atleta marokoarrak lasterketa osoan buruan egon ziren.
Baina, helmugarako hiru kilometro falta zirela, David Martin lasartearrak bi korrikalariak pasa eta helmugara bakarrik iritsi zen 01:08:21 denbora eginez.