Irteera 8:00etan izango da Basaundiko plazatik eta ostean, Lasarte-Oria eta Leitza artean dauden kilometroak egingo dituzte.
Leitzara iritsi eta hamaiketakoa egingo dute indarrak berreskuratzeko. Izan ere, herrira bueltatu beharko dira txirrinduaz.
Bazkaria Leitzan
Txirrindu irteeraren hamaikagarren edizio honetan berrikuntza bat dago, bazkaria Leitzan izango da.
Antolatzaileek azaldu digutenez, “ez da bazkaria Buruntz Azpi elkartean egingo, Leitzan taberna ireki dute bi lagunek eta bertan bazkalduko dugu. Horregatik, autobusa antolatuko da Leitzara bazkaltzera joan nahi dutenentzat.”
Autobusaren irteera 13:45ean izango da Hipodromoko zubitik.
Bazkarira joan nahi dutenek, urriaren 14a baino lehen, ticketa erosi behar dute. Prezioa 35 eurotakoa da eta autobusa eta bazkaria daude barne.
Irteerari buruzko informazio gehiago edo ticketa eskuratu nahiez gero, 666 111 907 telefono zenbakira deitzea besterik ez dute interesatuek.