Arrisku handiko manipulatzaile karneta

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 4a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, berriro ere, ikastaro bat emango du, ostalaritzako sektoreari zuzendua. Izan ere, arrisku handiko janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko ikastaroa izango da.
Ikastaroa saioetan eskainiko da. Hauek urriaren 19an eta 20an izango dira, Osasun Zentro berriko hirugarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Saioen ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, interesatuek 943 533 303 telefono zenbakira deitu behar dute.