Jose Morcillo, garraiobide azpiegituren komisioko bozeramaileak, Gipuzkoako Batzar Nagusian “atsenginez” hartu du “aho batez” onartu den zuzenketa transakzionala.
Gipuzkoako Batzar Nagusia Diputazioari Gipuzkoako soinuaren mapa estrategikoa osatzen jarraitu dezan agindu dio “eta bertan ireki diren karretera berriak kontuan hartu behar dira, azpiegitura sare handietan sartuak baitaude”.
Honen arira, Lasarte-Oriako auzoak diren Zabaleta, Loidi kalea, Oztaran, Arranbide, Oria eta Antxisu bailaratik igarotzen den N-1 bideunea kontsideratua izan dadin eskatu du.
Aurrekariak
1996. urtetik dabil Lasarte-Oriako Udala, bizilagunen eta ondorioak jasaten dituzten beste talde batzuekin egoera salatzen
Egun dauden eragozpenak “kutsadura askutikoaren ondorioz larriak dira” azaldu zuen Morcillok. Lasarte-Oriako udalak Gipuzkoako Foru Aldundian ospatutako bileretara lagundu ditu bizilagunak, hau baita konpetentzia eta arazoa konpondu dezakeen legezko administrazio bakarra.
“Orain arte hartu diren erabakiak beranduegi eta partzialak izan badira ere, bigarren gerrikoa zabaldu denetik egoerak txarrera egin du” gaineratu zuen Morcillok.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2009ko irailaren 2an, Lasarte-Oria zeharkatzen duen N-1 errepidean zarataren kontrako pantailak jartzea erabaki zuen Zumaburu eta Sasoeta auzoetan. 625 metroko enkantera ezarri zuten eta PSE-EEtik orain, autobide osoan berdina egitea eskatu zion Foru Aldundiari.
Erresoluzioa proposamena
Morcillok azaldu duenez, uztailean batzarkide sozialistak erresoluzio proposamena aurkeztu zuen Lasarte-Oriako bizilagunen kexak entzun eta gero. “N-1en inguruan bizi direnak kontaminazio akustiko larria jasaten dute, ondorio fisiologiko eta psikologiko argiekin” gaineratu du.
Jada 14 urte dira auzo hauetako bizilagunak kalteentzako neurriak eskatzen ari direla, “beraz, zuzenketa transakzional honen onarpenari esker Gipuzkoako Diputazioko agendan berriro ere prioritatez landuko da” azaldu du Morcillok.
Eskatutako zuzenketa sozialistek, EAJ, Alkarbide eta Aralarren bitartez transakzionatu da, eta alderdi popularrak ere alde bozkatu du.
Diputazioaren esku
Diputazioa da arazo honi irtenbidea eman diezaiokeen administrazioa “baina momentuz hartutako neurriak partzialak izan dira, eta garaia da arazoa konpontzeko”.