Egitasmoa haur eta gazteen artean literatura suspertzeko programaren barruan kokatzen da eta iaz bezala bi ipuin kontalariren partehartzea izango du, Pello Añorga eta Koruko Zurutuza.
Saioak eta adin tarteak
Pello Añorgak 4 eta 5 urte bitarteko haurrak izango ditu entzule Ipuinaren orduan bihar, urriaren 25ean eta azaroaren 9an.
Sei urtetik zortzi urte bitartekoentzat, Ipuinaren ordua Koruko Zurutuzaren eskuetan egongo da eta urriak 20, azaroak 17 eta abenduak 1ean izango dira saioak.
Ipuin kontaketa guztiak 18:00etan hasiko dira.
Baldintzak
Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, baldintza gutxi batzuk bete beharko dira ipuin kontalarien saioetan, hala nola, saioetara puntual iristea, programan azaltzen diren urteak errespetatzea, behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea eta haurrak bakarrik egotea.