Iazko abenduan sinatu zuten 2010eko hitzarmenean, 13 emanaldi egiteko konpromezua hartu zuen udalak; ostiraleko kontzertua zortzigarrena izan zen.
Aurreko bi urtetan eskaintza musikako emanalditan oinarritu bazen ere, aurtengoan kontzertuez gain, antzerki, bakarrizketak eta emanaldi berezi ugari eskani dira kulturetxeko kafetegian.
Latitud 43
Latitud 43 taldearekin eman zioten hasiera ikasturteari ostiralean.
Pop eta rocka jorratzen duen talde honek, oso gustura utzi zituen bertara hurbildu ziren herritarrak, eta hauek txaloekin eskertu zieten beraien lana.
Musika lasaia, sentimenduz josia... eta guzti hori bertaratutako publiko guztiari helaraztea lortu zuen laukote donostiarrak.